Ezpata-dantza
  Jorrai-dantza
  Soka-dantza
  Zortzikoak
Brokel-dantza
Boastitzea
Agurra
Makila txikiena
Brokel-makilena
Makila handiena
Belauntxingoa
Uztai txikiena
Uztai handiena
Zinta-dantza
Doinu zaharrak
Ormatxulo
Txakolin
Punta motz
Ehun eta bikoa

Bullet1 Ezpata-dantza dantza konplexua da, hainbat zati dituena, eta horietako batzuen doinua finkatuta iritsi da gaurdaino, baina beste zati batzuetarako hainbat musika erabili dira. Manuel de Larramendik berak honela dio : "Todos van danzando al comp├ís del son que se les toca, y es determinado para esa danza, aunque también se les tocan algunos otros."

Bullet1 Iztuetak hainbat ohar egiten ditu ezpata-dantzaren musika jotzeari buruz. Ezpata-dantzariak udaletxetik irten eta kaleetan dabiltzanerako "zortziko txit ezagun bat" jotzen dela dio eta zortziko horretan danbolinaren erritmoa gizon-dantzaren hasierako doinuaren bezalakoa dela. Baina ez du zortziko horri buruzko informazio gehiago eskaintzen. Ondoren, ezpata-dantzaren doinua jotzen dela dio, azkendariek ezpata txikiekin dantzatzen duten zatia, alegia.

Bullet1 Ezpata-dantza honetarako iriarena, zezen-soinua, Berako alkate-soinua eta ezpata-dantza doinuak erabili dira.
Entzun Ezpata-dantza